Ez da zaila horrelako egoera batean antsietatea, insomnioa, pentsamendu ezkorrak, ezinegona eta beldurra sentitzea, naturala da, gure gorputz eta gogamenaren erantzunak dira, berria eta ezjakina den zerbaiten aurrean sortu daitezkeen erantzunak dira. Hala ere, somatizazio edo sintoma hauek luzatzen badira larritasuna handitu daiteke, eta momentuz denbora bat etxean igaro behar dugula eta hona hemen zenbait gauza kontutan hartzeko:
- Informatu, ez gain-informatu. Hedabide fidagarrietatik bilatu informazioa, eta egunean behin eginda nahiko da, ez igaro egun osoa gaixotasunari buruzko informazioa aztertzen, orokorrean jarrera honek antsietatea handitzen du. Orokortasuna erreparatu bai baina gertukotasuna priorizatu, Zumaian edo inguruan gertatzen den hori da bizipen hurbila, gure komunitatea, komunitate sentimenduak berak bakarrik lagundu egingo digu.
*Informazioaren munduan lan egiten baduzu, argi dago ezin duzula nahi adina deskonektatu. Hala ere, bilatu tarteak hau egiteko, agendan hitzartu zure buruarekin deskonektatzeko uneak, beste gauza batzuetan zentratzekoak, itzali mugikorra, itzali pantailak, alternatibak bilatu informaziotik at.
- Errutina berria ezarri. Dagoeneko egin ez baduzu, errutina berria ezartzeak laguntzen du. Estruktura behar dugu egunerokotasuna lasaitasun handiagoarekin eramateko, zentzua emango diogu egunari eta denbora galtze sentzazioa gutxituko da.
- Ordutegiak. Mantendu aurretik zenituen esnatze eta lotarako ordutegiak, aldaketa txikiak egin, ez gaude oporretan.
- Kirola. Garrantzitsua da gorputza mugimenduan mantentzea, kirolak gure egoera animikoan positiboki eragingo du. Bilatu zurekin bat datorren kirol errutina eta martxan jarri.
- Harreman sozialak. Izaki sozialak gara eta besteekin kontaktua behar dugu, mantendu ahal den neurrian kontaktu hau. Teknologia erabili birtualki bada ere hau mantentzeko. Isolamendua arrisku faktore handienetako bat da, saiatu ekiditen.
- Elkarbizitza zaindu. Ordu asko igaroko ditugu elkarrekin etxean, horregatik garrantzitsua da elkarbizitzako zereginetan banaketa berrantolatzea, etxetik at egin behar diren zereginetan berriz (erosketak, zaborra, txakurra…) banaketak hitzartzea ere liskarrak ekiditeko bide izan daiteke. Komunikazioa da ardatz, komunikatu, hitz egin, esan nola nagoen eta prest agertu bestea entzuteko.
- Bakardadean konfinamendua. Isolamendua lehen aipatu bezala arrisku faktore handia da, orain inoiz baina gehiago kontaktua bilatzea ezinbestekoa da. Laguntza eskatu eta herrian martxan jarri diren mugimendu sozialei erreparatu.
- Bikotean konfinamendua. Elkarrekin egoteaz gain, garrantzitsua da espazio isolatuak bilatzea, bakoitzak tarte izatea bere lagunekin biltzeko edo eta pelikula bat bakarrik ikusteko, indibidualtasuna zaindu.
- Familian haurrekin. Errutinak ezarri, errutinak azaldu, errutinak mantendu. Haurrekin eguenerokotasuean ezinezko dugun denbora eskaintzeko aukera bat dela ikus dezakegu, baina guraso bezala nekatzen garela ere onartu. Bikotean bazaude tarteak bilatu bietako batek deskantsa dezan, guraso bakar bazara, baliabide gehiago erabiltzea ondo dago, beharko dituzu (teknologia berriak, mugikorrak, marrazki bizidunak..).
*Etxean jazarpen egoera bizitzeko arriskua edo jazarpen egoera badago, badaude laguntza bideak, arrastorik uzten ez duen telefonoa barne.
- Egoeraren alde positiboak bilatu. Egoera bera ez da positiboa, hala ere, pertsonalki etekina ateratzea da kontua. Ordu pila dituzu orain gustuko dituzun gauzak egiteko, aparkatuta zenituen zeregin horiek begiratzeko, atzeratuta dituzun hainbat gauza egunean jartzeko… pentsatu edota zerrandatu egitea gustatuko litzaizuken hori (ditugun mugen barne noski) eta hasi egiten.
- Gailu elektronikoen erabilpena zaindu. Erabilpena handitu egingo da logikoa den bezala, baina panteilen gehiegizko erabilpenak lo arazoekin lotura handia dauka. Saiatu teknologiaz ere deskonektatzen, irakurri, mahai jolasak atera, irudimena landu… tartekatu teknologia ez diren zereginak eguenerokotasunean.
- Laguntza espezifikoa behar baduzu, eskatu. Etxean, komunitatean, eta laguntza espezifikoa behar baduzu psikologo elkarte ezberdinak martxan daude atentzioa eskaintzen, edota zure psikologoarekin kontaktuan jarri, online zerbitzuak martxan jarri dira eta.
Gipuzkoako psikologo elkargotik eskaintzen den laguntza bolondresa:
- Eta gero zer? Lan egoera aldatu zaizulako, opor batzuk kantzelatu behar dituzulako, laguntzak eskatu behar dituzulako… egoera berri honek zure bizitzan ekarriko duen kaltea neurtu, eta martxan jarri makanismoak, eta ahal den neurrian delegatu (nagusiarekin hitz egin, bidai agentzikoarekin, asesoriarekin, gizarte langilearekin..). Egun hauetan estresore handienetariko bat etorkizuna da, horregatik garrantzitsua da momentuan egin dezakeguna egitea eta mekanismoak martxan jartzea. Behin hau eginda, egunerokotasunean zentratzeak lagunduko digu.
Garrantzitsua. Heriotza oso presente dugu, eta familiakide bat galtzeko eszenatoki okerrena plazaratzen ari da, bakardadean hiltzea. Hitz egin honetaz, emozio zein dudak azaleratu familia giroan, lagunekin, bizilagunekin, hitz egiteak ez du mina kentzen baina lagundu eta prestatu egiten gaitu.
Zaindu maite duzun hori: zaindu bestea, zaindu zu, eta zaintzen utzi.