Jolas moduan abiatu genuen Baleikek hala eskatuta Zumaian errodatuko zenaren irudikatzea. Polita izan zen istorioa asmatu eta marraztea, baina uste baino azkarrago lehertu da guztia. Zumaian egiten ari diren grabazioa spoiler-jokoa bilakatu dela esan daiteke, nor-nor baino gehiago dabiltza zaleak eta komunikabideak segurtasun neurriak gainditu eta ahal dituzten irudi guztiak grabatu eta sareratzen. Baina zertarako balio du horrek? Atzerriko komunikabideak ere Zumaian gertatzen ari dena azpimarratzen ari dira harrituta, grabazioa hasi orduko kalitate handiko argazki eta bideoak sareratu direlako.
Game of Thrones filming kicks off in Zumaia & MAJOR SPOILERS leak out despite tighter security - https://t.co/6jPCPyOEPX pic.twitter.com/VDc4lPUWAH
— Watchers on the Wall (@WatchersOTWall) 2016(e)ko urriak 24
Guztiok espero genuen zaleak Itzurun inguruan ikustea protagonisten argazkia noiz lortuko, baina nik behintzat espero ez nuena zen kazetari profesionalak ikustea paparazzien moduan arituz. Euskal Herriko medioak zein kanpokoak nabarmen dabiltza irudi bila, eta eromen honetan esango nuke profesionaltasuna erakutsi duen komunikabide bakarretakoa gertukoena izan dela, Baleike, telesailak herrian suposatzen duena kontatu ondoren lan-taldea filmaketa garaian bakean utziz.
Ez dakit zuek, baina ni behintzat, liburuen eta seriearen zale izan arren, gaiak nekatu nau. Ea negua behingoz iristen den.