Lehen kapitulu honetan Zumaia ikusgarri agertzen da, nola ez, eta ondorioz, ikusleak Twitterren galdezka hasi dira: non dago toki hori? Joan nahi dut!
Oraingoz Daenerys-ek konkistatu du Zumaia. Honen ondoren etorriko dira gehiago, Itzurungo hondartza zapaltzeko gogoz. Orduan jakingo dugu zenbaterainokoa izan den telesailaren eragina gure herriko bizimoduan. Bitartean, zuek ere Game of Thrones grabatu duten beste tokiren bat bisitatu nahi izanez gero, Sustatun argitaratu duten artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.