Fotokazetaritza, 13. Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza

David Juliá fotokazetari zumaiarra izan da gonbidatua 13. Katuplaza irratsaioan. Juliak munduan zehar egindako bidaiak eta fotokazetaritza izan ditu hizpide.

Musika gomendioei ere eskainiko diete tartea, Aitor Ramosen eskutik. 

Jarraian, herriko albiste laburrak eman dituzte Katuplaza-ko kideek, eta amaitzeko, ohi bezala, puntu-erantzun kateari heldu diote. Gaurkoan, Amaia Agirreren puntuari erantzun dio Aitor Aristik. Nori jarriko ote dio puntua Aitorrek? 

Katuplaza Zumaiako Irrati Piratako saioa da, eta FMko 93.0 sintonizan entzun daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide