Maider Urbieta Emakumeon* Etxeko dinamizatzailea, gaurko Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza

Urbieta elkarrizketatuko dute Katuplazaren 16. irratsaioan, eta Zumaiako Emakumeon* Etxearen inguruan arituko dira harekin.

Beste hainbat kontu ere izango dituzte hizketagai. Alberto Urbinak, esaterako, zine gomendioak ekarriko ditu gaurko Katuplaza irratsaiora. Albiste laburren ondoren, puntu-erantzun kateari helduko diote: gaurkoan, Ander Manterolak erantzungo dio Josu Lizeagaren puntuari.

Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.00 sintonian entzun ahal izango da irratsaioa, gaur, 17:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide