Gomendioen atalean, Markel Etxabek errezeta goxoa eramango du irratsaiora. Ohi bezala, herriko albiste laburrei ere eskainiko diete tartea. Puntu-erantzunen katean Alaitz Gorostizaren puntuari erantzungo dio Ander Odriozola Txelo-k.
Irratsaioa 17:00etan entzun ahal izango da, bihar, FMko 93.0 sintonian, Zumaiako Irrati Piratan. Zuzenean entzun ezin dutenek 18.00etatik aurrera Ivoox aplikazioan eta Telegram eko Katuplaza kanalean ( https://t.me/katuplaza ) entzun ahal izango dute.