Foronda kultur etxean jokatu zen Kbi eta Mintxeta taberna Elgoibar kluben arteko lehia. Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Miguel Manterolak jokatu zuten Kbiren izenean, eta partida guztiak irabazi zituzten. 4-0 emaitzarekin bukatu zen Kbi eta Mintxeta taberna arteko lehia.
Lau jardunaldi jokatuta, sailkapeneko buruan da Kbi xake kluba 15 punturekin. Bigarren Gros L dago, eta hirugarren Zaleak. Datorren larunbatean jokatu jokatuko da ligako bosgarren jardunaldia, eta Donostian izango dute hitzordua zumaiarrek, Gros J klubaren aurka.
Hirugarren mailan, berriz, Kbi klubaren B taldeak Eibarren izan zituen laugarren jardunaldiko partidak. Oscar Aizpurua, Ibon Ruiz, Kristiñe Aspiazu eta Endika Ruiz aritu ziren zumaiarren izenean, eta ezin izan zuten garaipenik lortu eibartarren aurka; Eibarrek 3-1 emaitzarekin irabazi zuen lehia.
Sailkapenean hirugarren da Kbi B taldea, 9 punturekin. Bidasoa Fiantxeko D da liderra, 12,5 punturekin, eta Taula bigarren 11rekin.