Kbi xake klubeko A taldeak Gros K taldea hartu zuen larunbatean Gipuzkoako ligaren bigarren mailako norgehiagokan. Kbikoak nagusi izan ziren eta 4-0 emaitzarekin irabazi zieten donostiarrei. Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Iñaki Arrietak jokatu zuten zumaiarren aldetik.
Sei jardunaldi jokatuta, bere multzoko buruan jarraitzen du Kbik, 23 punturekin; bigarren den Gros L taldeari 7,5 puntuko aldea ateratzen dio. Justu bi talde hauek neurtuko dira datorren larunbatean, hilaren 12an, zazpigarren jardunaldian.
Hirugarren mailan dabilen B taldeak, berriz, bina berdindu zuen Santikutz C taldearen aurka. Miguel Angel Aguado, Oihana Usabiaga, Ekain Garcia eta Aitor Aizpurua aritu dira oraingoan Kbi B taldearekin.
Sailkapenean laugarren postuan da Zumaiako taldea, 12,5 punturekin. Datorren jardunaldian hirugarren postuan dagoen Taula izango dute aurkari.