Igoerako faseari ekingo dio Kbi xake klubak

Gipuzkoako xake ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Kbi xake klubeko bigarren mailako taldeak galdu gabe jarraitzen du, eta lehen mailarako igoera faseari ekingo dio datorren asteburuan.

Bigarren mailako xake jokalariak Donostian zuten jardunaldia; Gros L taldeko jokalariak izango zituzten aurrez aurre. Multzoko lehen bi taldeak neurtuko ziren zazpigarren jardunaldian, eta zumaiarrak nagusi izan ziren 1-3 emaitzarekin. Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Iñaki Arrietak jokatu zuten Kbiren izenean. 

Zazpi jardunaldi jokatuta, sailkapeneko buruan bukatu du ligako lehen fasea, eta orain igoera faseari ekingo dio. Tamarindo B taldea hartuko dute datorren asteburuan. 

Hirugarren mailako taldeak, berriz, 1-3 emaitzarekin galdu zuen Taula taldearen aurka. Kepa Aizpuruak, Oscar Aizpuruak, Aitor Aizpuruak eta Ibon Ruizek jokatu zuten Kbi klubaren izenean. Datorren asteburuan Bidasoa Fiantxeto 2019 E taldearen aurka jokatuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide