Xabier Aranzabal hirugarren izan da Gipuzkoako xake txapelketa azkarrean

Azpeitian jokatu zen larunbatean bakarkako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra. 

Bakarkako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra jokatu zen larunbatean Azpeitiko Azoka plazan. Gipuzkoa osotik bertaratutako xakelari ugari bertaratu ziren txapelketan parte hartzera. Herritar ugari inguratu zen xake jokalarien partidak ikustera. 

11 partida jokatu behar izan zituzte parte hartzaileek, eta Markel Vesga legazpiarra izan zen irabazlea. Zumaiako Kbi xake klubeko kide Xabier Aranzabal hirugarren postuan sailkatu zen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide