Pasa den asteburuan abiatu da Gipuzkoako xake liga, eta Kbi Zumaiako xake klubeko jokalariek lehen partidak jokatu dituzte. Zumaiako klubak hiru talde atera diru aurten: bigarren mailan arituko da bat, eta hirugarrengoan beste biak.
Bigarren mailan, Bergaran jokatu zuen lehen jardunaldia Kbi A taldeak eta bina berdindu zuen etxeko taldearen aurka. Hurrengo asteburuan ere etxetik kanpo jokatuko du, Donostian, Gros K-ren aurka.
Hirugarren mailan, aldiz, elkarren aurka aritu ziren Kbi B eta Kbi C taldeak. Azken hauek izan ziren arratsaldeko garaileak 4-0 emaitzarekin. B taldeak etxean jokatuko du hurrengo jardunaldian, Billabona E-ren aurka, eta C taldeak Hondarribian, Hondarribia Marlaxka D-ren aurka.