A taldea lider jarri da bere multzoan

Gipuzkoako xake ligako hirugarren jardunaldia jokatu da pasa den asteburuan. Bi garaipen eta porrot bat erdietsi dituzte Kbi xake klubeko taldeek. 

Zumaian bertan eta Azpeitian izan dituzte partidak Kbi xake klubeko taldeek Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldian. 

A taldeak sendo jarraitzen du bigarren mailan. Larunbatean Zumaian jokatutako jardunaldian 4-0 irabazi zion Eibarri. Kbi A-ren aldetik Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek, Fermin Laurobak eta David Rodriguezek jokatu zuten. Hiru jardunaldiren ondoren bere multzoko liderra da Kbi A 10 punturekin. Berkoa Elgoibarren aurka jokatuko du datorren larunbatean, Elgoibarren.

Hirugarren mailako taldeek garaipen eta porrot bana izan dituzte jardunaldi honetan. Kbi C-k (Oscar Aizpurua, Iñaki Arrieta, Miguel Angel Aguado eta Valeria Baez) 1-3 galdu zuen Taula taldearen aurka; B taldeak (Julen Perez, Asier Oliva, Adur Perez eta Xuban Arrizabalaga), berriz, 1,5-2,5 emaitzarekin irabazi zion Domusa Azpeitia B-ri. Datorren asteburuan B taldeak etxean jokatuko du Agustin de Leiza B-ren aurka, eta C taldeak Irunen Bidasoa E-ren aurka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide