Bigarren mailan lehiatzen ari den Kbi A taldeak beste garaipen bat lortu du. Gros J taldea izan zuen aurkari larunbatean Hogarrean jokatutako jardunaldian, eta 3,5-0,5 emaitzarekin irabazi zute zumaiarrek. Oier Sarasketa, Xabier Aranzabal, Fermin Lauroba eta David Rodriguez aritu ziren zapatuan klubaren izenean.
Bosgarren jardunaldi honen ondoren B multzoko lidergoan jarraitzen du Kbi A-k, 16,5 punturekin. Goierri izango du aurkari datorren larunbatean.
Hirugarren mailan, Kbi-ren B taldeak bakarrik jokatu zuen –C taldeak atsedena zuen–, eta 4-0 emaitzarekin galdu zuen Txaturanga klubaren aurka. Julen Perez, Asier Oliva, Adur Perez eta Alaitz Irigoien aritu ziren Kbi B-rekin.
Kbi-ren B taldeak atsedena izango du datorren jardunaldian; C taldeak, berriz, Billabona E taldea hartuko du datorren larunbatean etxean.