Pasa den astean Kbiren C taldeak hirugarrenetik bigarren mailara igotzea lortu zuen. A taldeak, berriz, beste urrats bat eman du pasa berri den asteburuan bigarren mailatik lehenengora igotzeko.
Igoera faseko lider den Bidasoa Xake B taldeari irabazi zion haren etxean, Irunen, 1,5-2,5 emaitzarekin. Garaipen honek lehen mailarako igoera lortzeko urrats bakarrera utzi ditu zumaiarrak. Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek, Fermin Laurobak eta Iñaki Arrietak jokatu zuten larunbatean Irunen.
Igoera fasea bukatzeko jardunaldi bakarraren faltan, bigarren da KBI A taldea 15,5 punturekin, lider den Bidasoa Xake B taldearen puntu bakarrera. Atzetik dira Bidasoa Xake C, 14,5 punturekin, eta Bergara, 14 punturekin. Zumaiarrek taulan seigarren den Tamarindo B hartuko dute etxean datorren larunbatean. Hiru talde igoko dira mailaz, bigarrenetik lehenengora, eta aukera asko dituzte Kbi A-koek helburua erdiesteko.