Oier Sarasketa Irastortza, infantiletako Euskadiko txapeldun

Morgan (Bizkaia) jokatutako Euskadiko xake txapelketan izan da Oier Sarasketa Irastortza xakelari zumaiarra. Ostegunean hasi eta igandera arte jokatu da txapelketa hau.

Sei partida jokatu diztuzte guztira eta nahiz eta lehen partida galdu egin zuen, Oierrek psikologikoki buelta eman eta ondorengo partida guztiak irabazten bukatu du txapelketa, sailkapenaren buruan bost punturekin bukatuz, eta bigarren sailkatuari 0,5 puntuko aldea aterata.

Maila handiko partidak jokatu ditu Oier Sarasketa Irastortzak, bere bidean aurrerapausoak emanez. Bere eguneroko lan gogorraren ondorioz lortutako emaitza da hauxe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide