Oier Sarasketa Euskadiko eskolarteko xake txapelketara sailkatu da

Jokatutako sei partidetatik seirak irabazi zituen asteburuan Donostian jokatutako eskolarteko banakako finaletan. Bertan izan ziren Xabat Esteibar, Alaitz Irigoien eta Xuban Arrizabalaga ere, eta guztiek lortu zituzten pozik egoteko moduko emaitzak. 

Igaro berri den asteburuan Donostian Gipuzkoako eskolarteko banakako finalak jokatu dira, eta Kbi xake eskolako kide diren Xabat Esteibar Mora, Alatz Irigoien Korta eta Oier Sarasketa Irastortza izan dira bertan.

Xuban Arrizabalaga ere sailkatuta zegoen parte hartzeko, baina azken orduko baja izan zuen. Infantilen mailan, 19 partaide izan genituen, eta horietatik gure klubeko Oier Sarasketa Irastortza izan da txapelduna, sei partidetatik guztiak irabazita. Garaipen honekin, maiatzaren 27 eta 28an Urretxun jokatuko den Euskadiko eskolarteko txapelketarako sailkapena lortu du Oierrek. 

Alatz Irigoien Kortak, berriz, bi puntu atera zituen, eta pozik bukatu zuen txapelketa. Bere lehenengo Gipuzkoako txapelketa izan da, eta esperientzia hartzeko oso baliagarria izango zaio. 

Kimutan, berriz, 41 izan ziren partaideak, eta Groseko Dani Odriozola izan zen txapelduna. Gure klubekoa den Xabat Esteibar Morak, aldiz, bi puntu atera zituen, eta berarentzat ere lehenengo txapelketa izan dela kontutan hartuta, oso gustura bukatu zuen.
 
Zorionak guztiei!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide