Larunbatean Zumarragan jokatutako Xake Txapelketan izan ziren Zumaiako Kbi xake taldeko kideak. Sei erronda jokatu zituzten txapelketan, eta Oier Sarasketak lortu zuen lehenengo postuan sailkatzea, 5,5 puntu eskuratuta. Oskar Aizpuruak hiru puntu lortu zituen, eta horrenbestez, hamairugarren postuan sailkatu zen. Valeria Baezek eta Aitor Sarasketak, aldiz, bi puntu lortu zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!