Groseko Nazioarteko irekian Oier Sarasketa eta Xabier Aranzabal izan ditugu partaide, Euskal Herriko, Espainiako, Alemaniako, Argentinako eta Kolonbiako beste jokalariekin batera. Astebetean bederatzi partida jokatu eta gero, Oier Sarasketak hamargarren postu bikain batean bukatu du, 5,5 punturekin; Xabier Aranzabalek, aldiz, 4,5 punturekin, hogeigarren postuarekin konformatu behar izan du.
Larunbat arratsaldean Hondarribian izan ziren Aitor Sarasketa eta Oier Sarasketa aita-semeak. Oierrek 16 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen sei partida jokatu eta 5,5 puntu aterata. Aitorrek, aldiz, 3 punturekin hamargarren postuan bukatu zuen helduen txapelketan.
Gogoratu ere aurtengo ikastaroetarako matrikula irekita dagoela eta irailaren 22an eta 29an ate irekiak izango ditugula 17:00etatik 19:00etara, Beheko Plazako gure lokalean. Informazio gehiago nahi izanez gero zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi dezakezue edoeta 630-93 70 41 telefonora deitu.