Urtean zehar Xixonen, Donostian eta Barakaldon jokatutako txapelketetan lortutako emaitza handiei esker lortu zuen zumaiar jokalari gaztean gutxieneko puntuazioa txapelketa absolutuan parte hartu ahal izateko.
Emaitza horiei esker, Oierrek 2000 ELO puntuko langa gainditzea lortu du, bere adineko gazte gutxik lortzen dutena.
Oierrek hurrengo erronka Benidormen (Herrialde Katalanak) du. Izan ere, abenduaren 1etik 10era Oierrek bi txapelketatan parte hartuko du, bata nazioarteko opena, eta, bestea, taldekako torneoa. Hara, Hondarribiko Marlaxka eta Gasteizko Martintxoren lagunek gonbidatu dute.
Zorte on, eta jarraitu gozatzen!