Xake azkarreko Euskadiko txapelketara sailkatu da Oier Sarasketa

Xake azkarreko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen atzo Azpeitian eta Kbi xake klubeko zortzi lagun bertaratu ziren.

Partida azkarretakoko Gipuzkoako xake txapelketa jokatu zen atzo Azpeitian. Goizean hasi eta arratsaldera bitartean jokatu zituzten partidak. Guztira, 55 xake jokalarik hartu zuten parte, denak ere maila absolutoan, eta horietatik zortzi Zumaiako klubekoak izan ziren. 

Oier Sarasketa izan zen zumaiarren artean onena; hirugarren postuan amaitu zuen txapelketa eta, ondorioz, Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du jokalari gazteak. Kbiko beste kideei dagokionez, Erik Juez bosgarren izan zen, Xabier Aranzabal zortzigarren, Antonio Martin bederatzigarren, Oscar Aizpurua 26., Julio Andrade 28., Asier Oliva 45. eta Xabat Esteibar 52.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide