Gipuzkoako xake jokalarien harrobiko topagune izan zen Donostia (Gipuzkoa) pasa den larunbatean. Lurraldeko hiruburuan jokatu zen eskolarteko Gipuzkoako xake txapelketa. Parte hartzaileen artean izan ziren Zumaiako hiru xake jokalari: kimuen mailan bat eta bi infantil mailan.
Kimuetan, Danel Sanchezek txapelketa on bat egin zuen, eta jokoan zeuden sei puntuetatik hiru eskuratu zituen. Infantiletan, berriz, Alatz Irigoienek 2,5 puntu lortu zituen eta 5,5 puntu Oier Sarasketak. Puntu horiei esker, azken hau suertatu zen Gipuzkoako txapeldun, eta maiatzaren 25ean Basaurin (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko eskolarteko txapelketarako txartela eskuratu zuen.