Gipuzkoako banakako xake txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean. Lehiaketarako izena eman duten Zumaiako hiru jokalarik izan zituzten partidak, eta denetariko emaitzak izan zituzten.
Eibarren, maila goreneko kategorian, Oier Sarasketak berdindu egin zuen; Julio Andradek garaipena erdietsi zuen Errenterian, bigarren mailako norgehiagokan –kategoria honetan Antonio Martinek ez zuen jokatu; eta hirugarren mailan, Azpeitian jokatutako partidan, Antonio Harysek galdu egin zuen.
Datorren larunbatean jokatuko dute hirugarren jardunaldia, Eibarren, Errenterian eta Azpeitian.