Bueltan euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Etxealdia lasaitzen ari zaigu eta pixkanaka ari gara bueltatzen lehengo eginkizunetara, martxara, lekuetara... 

Ezer ere ez da izango berdina, baina atzera zabaldu dira dendak, tabernak, lantokiak…, horietako asko arau edo jarraibide berriekin: segurtasun-distantzia, gehienezko edukiera, higiene-neurriak…, eta horien berri ematen duten kartelak jarri dituzte establezimendu gehienetan; gainera, erosleak edo bezeroak erakartzeko, denda eta taberna asko lehengo eskaintza gogorarazten eta berriak egiten ari dira kartelen bidez.

Une egokia da akordarazteko Zumaia herri euskalduna dela eta zumaiar askok euskaraz bizi nahi dugula, eta txalotzekoa da horretan laguntzeko batzuk egiten ari diren ahalegina.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide