Euskara turismoaren olatuan

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi-zikloaren lehenengo saioa datorren asteazkenean, otsailaren 17an,  izango da, 18:30ean, eta turismoa eta euskara izango dituzte mintzagai Goizane Arexolaleibak eta Asier Basurtok; Gorka Zabaleta arituko da bideratzaile lanetan.

Azken urteotan turismoak gora egin du kostaldeko herrietan, eta horrek eragina izan du herritarren bizimoduan, ohituretan, egunerokoan…, eta batzuetan zeharo aldatu edo baldintzatu du. Arnasgune batzuetan ere nabarmenak dira arriskuak eta mehatxuak, baina aukera batzuk ere badaude. Zenbateraino dago gure esku eragitea? Zer egin dezakegu euskara babesteko eta indartzeko, adibidez?

Parte hartzeko, akordatu aurretik izena eman beharra dagoela:



Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide