"Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren bigarrena izango da otsailaren 24an, asteazkenean. Enara Eizagirrek eta Edurne Urrestarazuk azalduko digute udalerri euskaldunetara etorritako erdaldunek nolako gogoetak dauzkaten euskararen gainean. Hitzaldia euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakitenek ere ulertzea eta parte hartzea garrantzitsua izan daitekeenez, aldi bereko itzulpen-zerbitzua ere egongo da.