Opari bat

Atzo, otsailaren 28an, urtero bezala Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan genituen Zumaian, eta Larraina euskara taldeari opari berezi bat eman zioten.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Kuikui proiektuarekin ari dira lanean, herriz herri. Beraien hitzetan, hegan egiteak urrutira ikusteko aukera paregabea eskaintzen du: bizi ditugun arazo era gabeziak antzemateko, behar ditugun irtenbideak marrazteko, irriz, kantuz eta kolorez… 

Nora joaten diren, ikuskizunarekin batera, pailazoek txorien habia-kutxak oparitzen dizkiete herrietan txorientzat eta euskararentzat habia goxoak sortzen dituzten taldeei, eta Zumaian Larrainarekin akordatu dira.
Pozik jaso dugu txori kutxa, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide