“Adierazpen kulturalak, herrigintza eta euskara” izenburupean, Jon Maia gidari izango dugu eta Ximun Fuchs (Larzabale, 1974) gonbidatu nagusi eta bidelagun. Jon Maia herrikideak ez du aurkezpenik behar gurean, eta kulturaren ertz asko jorratuak ditu: bertsolaritza, literatura, kantagintza, zinemagintza… Ximun, berriz, aktorea eta zuzendaria da, eta 2019an, adibidez, Zaldi urdina lan arrakastatsua zuzendu zuen antzerkian; zinemagintzan ere aritua da.
Bi kulturgile oparo, biak ere herrigintzan arituak, biak ere euskaraz. Gonbidatuta zaudete!