Larraina Euskara Elkartea ere, Korrika Hitzekin!

Larraina Euskara Elkarteko euskaltzaleok prest gaude 22. Korrikarekin bat egiteko eta poz handiarekin hartuko dugu lekukoa Moilaberriko zubian. Goazen denok batera!

Larrainako euskaltzaleok zumaiar denei egin nahi diegu gonbita, Korrikan parte har dezaten. 2022a urte oso garrantzitsua da euskaltzaleontzat, Korrika eta Euskaraldia  bezalako indar handiko ekimenei bultzada emateko aukera daukagulako. Egin dezagun bat Korrikako mezuan adierazten denarekin!

“Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide