Euskaltzaleen Topaguneko bazkide egin da Larraina Euskara Elkartea

Ipar Euskal Herriko bost elkarterekin eta Iruñeko Laba-rekin batera bihurtu da Larraina Euskara Elkartea Euskaltzaleen Topaguneko bazkide.

Pasa den maiatzaren 6an Hendaian egindako batzar nagusian, zazpi elkarte berri egin ziren Euskaltzaleen Topaguneko kide, eta tartean, Larraina Euskara Taldea. Amikuzeko Zabalik, Baionako Biltxoko, Biarritzeko Mintzalasai, Izturitzeko Artetxea, Larresoroko Ote Lore eta Iruñeko Laba dira bazkide egin berri diren gainontzeko sei elkarteak.

Euskaltzaleen Topagunea erreferentziazko erakundea da euskararen biziberritze prozesua bultzatzen duten eragileen artean. Bazkide bihurtuta, Larraina Euskara Taldeak aukera ederra izango du Euskal Herri osoko  euskara-elkarteekin eta euskaltzale taldeekin harremanak sendotzeko. Era berean, Larrainak Zumaian bultzatzen dituen ekimenak Euskal Herri osoko euskara-elkarteen jardunari eta dinamikari gehituko zaizkio eta honek euskararen aldeko gizarte mugimendua indartzen lagunduko du.

Hona hemen maiatzaren 6ko batzar nagusiaren inguruan BERRIAn argitaratutako albistea. Hemen, berriz, Euskaltzaleen Topaguneko Lehendakari Kike Amonarrizek argitaratu berri duen iritzi testua: "Kalera ateratzeko eta aktibatzeko garaia".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide