'Hesia urraturik', barrutik

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko uztailaren 18a

Xabier Leteren gaineko solasaldia izango dugu ostegunean.

Uztailaren 21ean, ostegunean, Xabier Lete eta haren lana mintzagai izango ditu Joxan Goikoetxea musikariak, Alex Gurrutxaga gidari duela. 18:30ean izango da, Oxford aretoan.

Baina ez da izango Xabier Lete gogoratzeko egunotako ekitaldi bakarra gurean; izan ere, abuztuaren 1ean, San Pedro Abesbatzaren eta Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izango da Zumaienan, arratsaldeko 20:00etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide