Alorrak eta gaiak desberdinak izango dira, baina bilera guztietan antzeko gaiak edo pausoak izango dira: 2022an zehar egindakoen eta gorabeheren berri eman, diru-kontuak erakutsi, 2023rako asmoak azaldu, arduradunak aldatu edo izendatu… Baina zer hizkuntzatan? Nola hartzen dugu parte bilerotan? Momentu egokia da gure jardunari begiratzeko eta euskaldunok agerian jartzeko edo nabarmentzeko, hau da, euskaldun jokatzeko. Nola? Bileretan euskaraz eginez, eta ahal baldin bada, beste euskaldunek ere euskaraz egin dezaten saiatuz.
Betiere kontuan izan beharko dugu agian egongo euskaraz ez dakien jendea, eta horiekin lan berezia egin beharko dugu (euskaraz ez dakitenei xuxurlariak eskaini itzulpena egiteko edo informazioa aparte eman), baina, geure txikian, aurrerapausoak eman ditzakegu euskara bultzatzeko eta indartzeko: deialdia edo kartela euskaraz egin, akta euskaraz idatzi, bileraren aurretik aurreikusi euskara hutsean egiteko aukera… Egingo al ditugu bilerak euskaraz?
Animo, eta bilerotan, euskaldun jokatu!