Hizkuntza-eskubideak: teoriatik praktikara

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Agurne Gaubekaren eskutik, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren bigarren saioa izango dugu asteazkenean (martxoak 1), 18:30ean, Alondegian.

Zer dira hizkuntza-eskubideak? Baditugu legeak eta arauak, baina babesten al gaituzte Euskal Herrian? Eta Zumaian? Nola urratzen dizkigute eskubide horiek? Zer egiten dugu horrelako kasuetan? Eta zer egin beharko genuke? Nola eragin?... Gainera, ahalduntzeko tresna eta erronka batzuk ere ikusiko ditugu.

Gonbidatuta zaudete!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide