Umorea Mari kalean

Ekainaren 16rako ekitaldi berezi bat antolatu dugu: Umorez Blai, lau lagunen bakarrizketa laburrak, Mari kaleko plazatxoan.

Ekainaren 16an, ostiralean, 19:30ean, lau umoregile izango ditugu elkarrekin, bakoitza bakarrizketa labur batekin: Ana Goitia, Antton Telleria, Julen Portillo eta Maria Blanco. Guztiak ere Zumaiako txoko berezi batean: Mari kaleko plazatxoan, parrokiaren atzealdean.

Gonbidatuta zaudete!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide