Eta euskaldunoi lehentasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Obretan ari dira Estazio aldean, “errepidearen egoera hobetzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emateko”, Udalaren hitzetan. Baina euskaldunok ez gara lehentasuna, nonbait; bigarren mailan gaude.

Bi kartel jarri dituzte, lanengatik kalea moztuta dagoela adierazteko, eta biak ere gaztelania hutsean.

Lanak Zumaiako Udalak berak bultzatutakoak dira, eta Udalak berak bermatu beharko lituzke euskaldunon eskubideak eta eredugarri izan… Ez da, bada, hain zaila...

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide