Abian da 'Sarean ere euskaraz' bideo lehiaketa

Azaroaren 20a bitarteko epea dago lanak aurkezteko. Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin antolatu du lehiaketa Larraina Euskara Elkarteak, eta hona hemen argibideak. 

Zer egin behar da?

Oso erraza da: 2 edo 3 minutuko bideo bat. Bideo horren helburua zumaiarren artean euskararen erabilera sustatzea izango da, eta “Sarean ere euskaraz” izango da gaia. Bideoetan, besteak beste, gai hauei buruz hausnar daiteke: nola sareratu euskaraz? Zergatik ez ditugu euskarazko sare sozialak erabiltzen? Berdin sentitzen gara sareetan euskaraz egiten dugunean?...

Nor aurkez daiteke?

14 eta 18 urte bitarteko zumaiar gazteak, hau da, 2005-2009 artean jaiotakoak.

Zein dira sariak?

Hiru sari izango dira, denak GERTU Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko bonutan. Sari-banaketa abenduaren 2an izango da, Euskararen Egunaren atarian.

  • 1. saria: 500 euro bonutan.
  • 2. saria: 300 euro bonutan.
  • 3. saria: 200 euro bonutan.
Noiz arte bidal daiteke bideoa?

Lanak azaroaren 20rako (egun hori barne) entregatu behar dira.

Nora bidali behar da bideoa? 

Bideoa Wetransfer bidez bidali beharko da helbide honetara: zumaia@larraina.eus. Bideoaren hasieran lehiaketaren karatula jarri behar da, eta bertan txertatu bideoaren izenburua.

Oinarriak eta dokumentuak

Oinarri eta xehetasun gehiago hemen.

Adin txikikoen parte hartzeko baimena hemen.

Bideoaren hasieran jarri beharreko karatula hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide