'Adimen artifiziala, euskararentzat erronka' mahai-ingurua, datorren asteazkenean

Datorren astean "Euskara, bestela ez gara" zikloko bigarren  saioa izango dugu, adimen artifiziala eta euskara mintzagai.

Otsailaren 21ean, asteazkenean, 18:30ean, Alondegian, mahai-ingurua izango dugu: “Adimen artifiziala, euskararentzat erronka”.

Gurekin izango ditugu Xabier Arregi (EHU-Hitz zentroa, IXA taldea) eta Itziar Cortes (Elhuyar), eta gidari Olatz Arregi (EHU-Hitz zentroa, IXA taldea eta Larrainako kidea).

Adimen artifiziala errealitatea dugu dagoeneko, eta euskara ezin da atzean geratu. Non eta nola gaude gaur egun? Zer aukera sortuko zaizkigu? Zer erronka dauzkagu etorkizunerako?...

Parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide