Larraina zabaltzen

2019an sortu genuen Larraina Euskara Elkartea, eta ordutik euskararen ezagutza, presentzia eta, batez ere, erabilera sustatzeko ekimenak antolatzen ari gara. Lagun asko gabilza Larrainaren bueltan, baina gehiago izan nahi dugu eta batez ere egituratuago egon; horregatik, gure elkarteko bazkide izateko kanpaina jarri dugu martxan.

Sorreratik, sentsibilizazio-ekimenak, esku hartzeko programak, ekimen kulturalak edo ikerketa-lanak antolatzen ditugu, lau lan-ildo nagusitan banatuta:

1. Euskaren erabilera sendotzea
2. Sentsibilizazioa lantzea
3. Euskal kultura sustatzea
4. Hizkuntza-eskubideak defendatzea
Baina, horiek egiteaz gain, nahiko genuke Larraina Euskara Elkartea Zumaiako euskaltzaleen bilgune izatea, elkar ezagutzeko, ekimenak sortzeko eta ekimen horietan parte hartzeko aukera desberdinak izan ditzagun. Horretarako, gure larraina edo elkartzeko tokia zabaltzeko kanpaina bat jarri dugu abian, elkarteko bazkide izateko modu desberdinekin: informazioa jasotzen jarraitu, ekimen puntualetan lagundu, lantaldean parte hartu, urtean diru-kopuru bat eman... Gurekin bat egitera animatzen zaituztegu, formulario hau beteta: https://forms.gle/1YS3rGDh1iv3teRu9
 
Denontzat dago tokia gure larrainean, eta gurekin bat egitera animatu nahi zaituztegu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide