Euskara kirol profesionalean hitzaldia, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Jagoba Arrasate izango da Larrainaren asteazkeneko saioan.

"Euskara, bestela ez gara" zikloaren barruan, hirugarren hitzordua izango dugu datorren asteazkenean, martxoak 6, 18:30ean, Aita Mari zineman.

Kirol profesionala eta euskara izango dituzte mintzagai Arritxu Iribarrek eta Jagoba Arrasatek, Ane Urkiri kazetaria bideratzaile dutela. Bi gonbidatuak eskarmentu handikoak eta ibilbide luzekoak izanik, izango dute zer kontatua, seguru. Gonbidatuta zaudete Aita Marira! 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide