'Bizkarsoro' pelikula, gaur Aita Mari zinean

Aurtengo "Euskara, bestela ez gara" zikloa amaitzeko, Bizkarsoro pelikula emango dugu Aita Marin.

Bizkarsoro alegiazko herri bat da, baina berdin izan zitekeen Zumaia, han pasatakoak edo antzekoak gurean ere gertatu zirelako. XX. mendean, bost istorio gurutzatuko dira, eta euskarak josiko ditu guztiak. Ez da erraza euskalduna izatea, ahalegina eskatzen du, eta hori ere erakutsiko digu pelkulak.

Gainera, Aita Marin bertan egongo da Josu Martinez zuzendaria, eta Ihintz Linazisorok bideratuta, solasaldia egingo dute.

Martxoaren 20an, asteazkenean, 18:30ean, Aita Mari zineman.

Gonbidatuta zaudete!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide