Agerraldiaren xehetasunak:
Eguna: apirilaren 22an, astelehenean.
Ordua: 20:00etan.
Lekua: anbulatorio zaharrean (Gernika parkean).
Harrotze Astearen helburuak hauek dira:
- Euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea;
- Euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea;
- eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea.
Mezu argia helarazi nahi dugu elkarrekin: “Euskaldunok kolektiboki indartu behar dugu, ahaldundu, harrotu. Harrokeriarik gabe, baina, harrotasunez eta kolektiboki, esan dezagun euskaldunak garela eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugula”.
Egin bat deialdiarekin eta etorri!