Estazioan erdaraz (berriz ere)

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Obrak amorragarriak izaten dira, eta euskaldunontzat are amorragarriagoak, gaztelania hutsezko kartelak jartzen badizkigute, euskaldunok gutxiesten bagaituzte.

Lehen ere salatu genuen euskaldunok arrotzak ginela Estazioko obretan, hemen, eta zoritxarrez, lehengo lepotik burua, orain ere.

Estazioan, eraikinaz eta inguruaz gain, bada konpondu eta bideratu beharreko beste zerbait: euskaldunekiko errespetua, gure hizkuntza eskubideak bermatzea. Noiz?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide