Maren Basterretxea aktorea da eta txotxongiloekin ere aritzen da. Igaro lan honetan, txotxongiloak eta beste objektu batzuk erabiliko ditu, 30’ minutu inguruko helduentzako ikuskizuna emateko:
“Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat. Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa. Zerk du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek.
Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea”.