Datozen egunotan

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela-eta, Zumaiako euskaltzaleok zenbait hitzordu erakargarri izango ditugu azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran.

  • Azaroaren 27an, asteazkenean : Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketako sari-banaketa, eta, jarraian, Debako Goaz antzerki-taldearen Lotura Basatiak performancea. Aita Mari zineman, arratsaldeko 19:00etan.
  • Azaroaren 28an, ostegunean, Xirrikituak zabaltzen. Euskararen historia soziala Zumaian 1940tik 1980ra ikus-entzunezkoaren aurkezpena. Aita Mari zineman , 19:00etan.
  • Abenduaren 2an, astelehenean, Imanol Azkueren Hamaika argi gure euskarari liburuaren aurkezpena. Alondegiko ganbaran, 19:00etan.
  • Abenduaren 3an, asteartean, Amagoia Mujika kazetariak Jon Maia hizketan jarriko du, 40 urte oholtzan izenburupeko saioan. Aita Mari zineman, 19:30ean.

Gonbidatuta zaudete giztiok!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide