Euskararen lekua osasungintzan

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Euskara, bestela ez gara hitzaldi-zikloaren barruan, lehen mahai-ingurua izango dugu. Otsailaren 26an, izango da, 18:30ean. Oxford aretoan (Alondegia). 

Askotan izaten dira mintzagai osasuna eta euskara, sarritan paziente euskaldunen eskubideak edo aukerak mintzagai. Mediku ona eta euskalduna izan daiteke, eta osasungintza barrutik eta ondo ezagutzen duten bi mediku elkartuko ditugu hitz egiteko, biak ere Osakidetzakoak: Felix Zubia eta Ruth Salaberria. Bideratzaile, berriz, Ana Galarraga (Elhuyar).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide