Euskal hedabideez eta itzulpengintza automatikoaz, hitzaldi zikloaren bigarren saioan

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Lehen saioko irudi bat. (Xabier Azkue)

Irene Arrarats, Iban Aranzabal eta Gorka Zabaleta arituko dira gaiaz, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren bigarren saioan, gaur, 18:30etik aurrera Alondegiko Oxford aretoan.

Euskal hedabideek osatzen dute euskararen eta euskalgintzaren zutabe sendoetako bat, baina itzulpengintza automatikoak dardarka jarri du sektorea, aukera adina arrisku ekarri dituelako.

Euskarazko hiru hedabidetako ordezkariak eseriko dira gaiaz hitz egiteko:

  • Irene Arrarats (Berria).
  • Iban Arantzabal (Goiena).
  • Gorka Zabaleta (Guka).

Gaur, martxoak 12, 18:30ean, Alondegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide