Euskararen aroa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Euskara, bestela ez gara zikloko lehen saioko irudia. (Xabier Azkue)

Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan, hirugarren saioa izango dugu datorren asteazkenean, datozen 10 urteetarako euskararen gakoak azaltzeko.

Tarteka komeni da begirada jaso eta etorkizunera begiratzea, aurreikustea non eta nola egon nahi dugun euskara-kontuetan, eta ariketa hori egin dute aurreko asteotan AEK-Ahizeko teknikariek, Zumaiako Udalaren ekimenez eta zumaiar askok lagunduta. Orain, behin lanak amaituta, Ainhoa Bagliettok eta Araitz Muguruzak emaitza aurkeztuko digute.

Martxoaren 26an, 18:30ean, Alondegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide