'Euskara, bestela ez gara' zikloko azken saioa: 'Laburbira'

Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan, laugarren eta azken saioa izango dugu: Laburbira edo euskarazko film laburren XXII. zirkuitoa, eta ondorenean zuzendarietako batekin solasaldia.

Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloko azken hitzordua izango da apirilaren 9an, 19:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Laburbira zirkuituko lanak ikusteko aukera izango da.

Askotariko 8 lan ikusteko aukera izango dugu, guztiak ere egungo euskal zinemagintzaren lagin apartak eta horietako batzuk Europa osoko zinema-festibaletan ibilbide arrakastatsua egindakoak. Hona hemen izenburuak eta egileak:

  • Prosopagnosia (Ekain Martinez de Lizardui).
  • Plazer Bat (Sonia Estevez).
  • Betiko Gaua (Eneko Sagardoi).
  • Europa (Ekain Irigoien).
  • Pentsatzen dut (Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo).
  • Hor Konpon (Jone Arriola).
  • Goodbay Kepler (Nerea Ayala).
  • Utlandsk (Alba Lozano).

Filmak ikusi ondoren, solasaldia izango dugu Alba Lozanorekin, Utlandsk film laburraren zuzendariarekin.

Apirilaren 9an, 19:00etan, Aita Mari zineman.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide