Euskararekin bat, elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2025eko uztailaren 18a

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) deialdia egin du larunbat honetan udaletxeen aurrean elkartzeko, eta Larrainak bat egn nahi du Zumaiako deialdiarekin.

Espainiako Auzitegi Gorenak ere atzera bota ditu EAEko Udal Legearen dekretutik baliogabetutako gehienak. Larria da epaia, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten die. Horregatik, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) deia egin du udaletxeen aurrean elkartzeko, uztailaren 19an, 12:00etan, eta Larraina Euskara Elkarteak ere bat egin nahi du Zumaiako udaletxearen aurrean egingo den deialdiarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide