Zumaia kantari, Euskal Jai egunean

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Korokoiak taldearekin batera, Zumaia kantari antolatu dugu Euskal Jai Egunerako, euskal abestiak kantatzeko kalean.

Zumaia herri kantaria da, zumaiarroi asko gustatzen zaigu abestea, eta elkarrekin eta euskal abestiak baldin badira, are gehiago. Horregatik, Euskal Jai Egunean, Goiko plazatik 13:00etan abiatuta Beheko plazarako ibilbidea elkarrekin egitera gonbidatzen zaituztegu, tartean geldialdiak egin eta euskal abestiak abestuz. 

Gainera, etorizunean ere abesten jarraitzeko asmoa daukagulako, Kantuan liburuxka atera berri dugu, Aberriaren mugak-etik Zurekin batera-ra 129 euskal abestirekin, ordena alfabetikoan jarrita. Laster izango duzue eskuragarri, eta herri osoan banatuko dugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide