Larraina Euskara Elkartearen lan-esparruetako bat euskal kultura da, eta horren barruan, garrantzitsuak dira euskal kantak. Zumaia herri kantaria izan da, eta badugu etorkizunean ere hala izango den esperantza eta nahia. Horregatik, ozenago abesten jarrai dezagun, euskal kantez osatutako liburuxka bat argitaratu dugu, Korokoiekin batera eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, eta egunotan zabaltzeko asmotan gara.
Guztira euskarazko 129 abesti daude jasota liburuxkan, geure-geureak, eta bi formatutan eskuragarri:
- Paperean 500 ale argitaratu ditugu. Zumaiako elkarteei ale batzuk helaraziko dizkiegu, bazkalondoetan eta afalondoetan eskura izan ditzaten.
- Formatu digitalean, bi bidetatik, ikusteko eta deskargatzeko aukerarekin: hemen edo honako QR kodea eskaneatuta.
Liburuxkaren bat eskuratu nahi duenarentzat, ale batzuk A3, Aizpurua, Otaño eta Mandalara eraman ditugu.
Kantatzen duen herria gara, abesten du Patxi Saizek; kantatzen duen herri bat ez dela inoiz hilko, berriz, Negu Gorriakek, Gure jarrera-n. Gu abesteko prest gaude, eta zumaiarrek kantatzen jarraitzea nahi dugu.
